Reservas IrriSarri Land Hotels

Aukeratu gauza ezberdin bat

Egunero ez zara gogo-aldarte berarekin esnatzen. IrriSarri Landen, hiru ostatu mota eskaintzen dizkizugu, zuk zeuk erabaki dezazun nola esnatu nahi duzun atseden hartu ondoren.

bordas-trans

Cabañas Deluxe Basajaun Basoa

Bordak (etxeak / apartamentuak). Gozatu natura eta har ezazu ostatu, 12 borda baitituzu aukeran. Baso barruan sentituko zara. 6 lagunendako tokia. Arkupea, sukaldea-egongela, eta leihate handi bat, sekulako ikuspegiak gozatzeko.
Xehetasun gehiago
apartahotel-Blanco-cua

Yrisarriko Jauregia

Etxe armarridun batean dago kokatua. Bi heldu eta bi haurrendako logelak eta estudioak, edo hiru heldurentzat. Birendako ohea, sofa-ohea, bainugela osoa, eta office txiki bat, honela hornitua: kafetera, harraska, mikrouhin labea, baxera eta mahai-tresnak.
Xehetasun gehiago
albergue-trans

Youth Hostel ``Non Stop Inn``

Youth Hostela da, eta logelak 2tik 16 lagunera bitartekoak dira. 76 lagun sartzen dira, guztira. Doan daude eskura sukaldea eta armairuak, bai eta WiFia ere. Beheko solairuan informazioaren gune nagusia dago, bai eta harrera-leku orokorra ere.
Xehetasun gehiago

Cabañas Deluxe Basajaun Basoa

Leku handia, zabala eta bereizia. Zuzeneko aterabidea du terrazara eta lorategira, eta sekulako ikuspegiak.

Bordak (apartamentuak/etxolak) harriz eta zurez eginak dira. Mendi-hegalean eta baso barruan daude banatuta. 2 Borda Txiki dira, eta 10 Borda Handi. Guztiek dute aire girotua, bainugela osoa, sukaldea (hozkailua, baxera, mahai-tresnak, kafetera, 2 suko bitrozeramika, sukalde-tresnak eta harraska), egongela-jangela, terraza, parking pribatua eta WIFIA, dena doan. Handiek, gainera, arkupea eta ontzi-garbigailua dituzte
Borda Handiek 2 logela bikoitz dituzte. Gehienez, 6 lagunentzat
Borda Txikiek logela bikoitz 1 dute. Gehienez, 4 lagunentzat
0
Borda
+
0
Gehienez, 6 lagun
0
metroko kristal panoramikoa

'Yrisarriko Jauregia' Apartahotela

Yrisarriko Jauregia XVII. mendeko jauretxe bat da. Haritzezkoa du egitura, eta atiko bero eta ikusgarria.

Beheko solairuan Lobby goxoa dago, tximinia, liburutegia eta “Yrisarriko Jauregia” Jatetxea.

Jauregiak 2 logela eta 15 estudio ditu 3 solairutan banatuta. Haietako bakoitza gehienez 4 lagunendako da

TGela guztiak honela daude hornituta: aire girotua, ohe bikoitza, futoia, habi-ohea, bainugela osoa dutxarekin, armairua, funtzio-anitzeko mahaia, TB pantaila laua, eta WIFIA doan. 15 estudioetan ere Kitchenette txiki bat dago (sukalde-officea), hau da, hozkailua, baxera, mahai-tresna, mikrouhin labea, kafetera eta harraska.

0
Estudio
+2 Logela
0
Igerileku
+
0
Logelak 2 + 2

zure egonaldia Jauregian

Youth Hostel ``Non Stop Inn``

Aukerarik merkeena da; logelak 2tik 16 lagunera bitartekoak dira, eta sukalde partekatua dago aukeran (kontratatu beharko litzatekeena gehigarri bat ordainduz).

Hiru solairuko eraikin berria. Sukaldea erabat dago hornitua beheko solairuan, apopiloen artean partekatzekoa. 9 logela partekatu ditu, 2tik 16 lagunera bitartekoak, 2 solairutan banatuta. Gehienez 76 lagunendako tokia dago.

Logela guztiek 2 pisuko literak dituzte, armairuak eta doako WIFIA

0
Leku
+
0
Logela 16 lagunera bitartekoak
0
Sukalde hornitu

lekua hostelean

Ezagutu abentura IrriSarri Landen

IrriSarri Land 'Resort Rural & Adventure Park'

Abentura bizien gordeleku zirraragarria

Sentsazioz beteriko egonaldia eskaintzen dizugu. Honatx zure aukerak:

  • Relax eta natura egun batzuk, paseoan ibiltzeko eta kultur ibilbideak egiteko.
  • Segundo batez ere geldirik egoten ez den horietakoa bazara, IrriSarri Landen ere zure neurriko egonaldia aurkituko duzu. Tirolina-zirkuituak, bizikletaz jaisteko pistak, zaldi paseoak; 1.000m2tik gorako leku estali bat, edozein haurren desioak betetzeko modukoa, hainbat sukaldaritza-aukera…

Erreserbatu zure egonaldia web honetatik, telefonoz edo e-postaz, eta doako sarrerak eskuratzeaz gain, % 30eko deskontua izanen duzu jarduera guztietan.

Harremanetarako

Helbidea

Resort Rural & Adventure Park
Barrio Irisarri 1, 31790
Igantzi – Navarra – SPAIN

GPS Koordenatuak

Lat. 43.2056 — 43º 12′ 20″
Long. -1.7016 — -1º 42′ 5.76″